Testu liburuak
     Eskuliburua
                           Jangelako menua
                           Argazki bilduma

 

 

 

 

 

 

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

 

USE-KO BILERA

  • 2020/02/11 |

USEri (Selektibitateari) buruzko informazioa zabaltzeko bilera berria antolatu da. Urtarrileko bilerara deialdia egin genuen unean, gutunak zabaltzeko oker bat izan genuen eta horregatik guraso batzuk ez zuten bertaratzeko aukerarik izan. Bilera berri honen edukia aurrekoaren, urtarrilak 27koaren, berbera izango da.

Guraso agurgarriak:

Gutun honen bidez datorren asteartean, otsailaren 18an, ikastetxean egingo dugun saiora gonbidatu nahi zaituztegu; gaia ondorengoa da: Batxilergoaren ondoren, zer? Bertan USEri (Selektibitateari) buruzko hainbat argibide emango ditugu.

ORDUA: 18:00etan (ELEBIDUNA)

LEKUA: Larrekoetxeko liburutegian

Besterik gabe, gure gonbidapena gogoan izango duzuelakoan, agurtzen zaituztegu.

 

JARDUNALDI IREKIAK

  • 2020/02/10 |

Jakinarazten dizuegu UPV/EHUko Jardunaldi Irekiak aurreratzea erabaki dela, beraz, 2020ko otsailaren 28tik martxoaren 7ra bitartean izango dira. Datorren astean unibertsitate ikastegi bakoitzaren eskaintza argitaratuko da web orrian.

 

Jardunaldietan parte hartzeko, nahitaezkoa da otsailaren 17tik 23ra bitartean izena ematea; beraz, ikasleek eta haien familiek (parte har dezaketen ostiral eta larunbateko jardunaldietan) beren izen-ematea egin beharko dute (pertsona bakoitzeko bat) webgunean eskuragarri egongo den estekaren bidez. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako orientazio arduradunek, hala nahi izanez gero, GAUR plataformaren bidez ere egin ditzakete beren ikasleen eskaerak.

Bide batez, gogoratu nahi dizuegu datorren larunbatean Bizkaiko Campusean egingo dela Unibertsitate Orientaziorako Azoka, aurtengo azken azoka, hain zuzen ere.

 

 

BADATOR LILATOIA

  • 2020/02/03 |

ORIARTE eskola-komunitatea hezkidetzaren bidetik indartzeko asmoz, aurtengo LILATOIAN talde gisa parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

 

- NOIZ? 2020ko martxoaren 1ean

- ZER ORDUTAN? 10:30etan

- NON? Donostiako Boulevarden

- ZER LUZERATAKOA DA? 5 kilometrotakoa

 

Informazio gehiago ikusteko klikatu hemen.

 

 

GREBA OROKORRA

  • 2020/01/28 |

Guraso agurgarriok,

Urtarrilaren 30ean ikastetxeko ikasle (DBH3-4-Batxilergoak), irakasle eta langile-ez irakasleok greba deialdia dugu. Deialdi honen arrazoia pentsio duinak bermatzea da. Greba honek ikastetxeko ohiko funtzionamendua eragina izango du:

1. Irakasleon aldetik zaintza zerbitzu minimoak izango dira.

2. Ez da jangela zerbitzurik izango, datozen ikasleek eguerdian etxera joan beharko dute bazkaltzera.

Besterik gabe, agurtzen zaituztegu.

 

 

GABONETAKO SASKIEN ZOZKETA

  • 2020/01/16 |

4. dbh-ko ikasleek ikasketa bidaiarako dirua lortzeko antolatu zuten gabonetako saskien zozketako irabazleak oraindik ez dira haien bila pasa. Hurrengo asteko (Urtarrilak 21-24) ostiralera arte daukate epea haien saskiak jasotzeko ( gaztak iraungituko zaizkugu bestela!).

Lehenengo saria 3443 zenbakiari dagokio eta bigarrena 0871 zenbakiari.