Testu liburuak
     Eskuliburua
                           Jangelako menua
                           Argazki bilduma

 

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

GABONETAKO SASKIEN ZOZKETA

  • 2020/01/16 |

4. dbh-ko ikasleek ikasketa bidaiarako dirua lortzeko antolatu zuten gabonetako saskien zozketako irabazleak oraindik ez dira haien bila pasa. Hurrengo asteko (Urtarrilak 21-24) ostiralera arte daukate epea haien saskiak jasotzeko ( gaztak iraungituko zaizkugu bestela!).

Lehenengo saria 3443 zenbakiari dagokio eta bigarrena 0871 zenbakiari.

 

BANAKAKO GARRAIO DIRU LAGUNTZAK

  • 2020/01/11 |

Banakako garraio dirulaguntzak eskatzeko epea irekita dago URTARRILAren 27a arte.

Eskabideak, ikaslearen legezko ordezkariak behar bezala beteta, I. eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko dira ikaslearen ikastetxeko zuzendariaren aurrean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako lekuren batean.

Informazio gehiago hemen.

 

ELEKTRONIKA PROIEKTUA

  • 2019/12/19 |

2. batxilergoko elektronika taldearen proiektua.

Opor onak igaro.

 

GABONETAKO SASKIEN ZOZKETA

  • 2019/12/19 |

4. dbh-ko ikasleek ikasketa bidaiarako dirua lortzeko antolatu duten gabonetako saskien zozketa 10:45-tan egin dute.

Hauek izan dira saridun atera diren zenbakiak:

Saski Handia : 3443 (Endika Merchan ikasleak saldutakoa).

Saski ez hain Handia: 0871 (Julen Etxegia ikasleak saldutako).

Boleto saridunen jabeek jada pasa ahal dira ikasleek eta Etxezarreta Harategiak ekarritako produktuez ornitutako saskiak jasotzera. Ondo pasa oporretan eta on egin!

       

 

ZORIONAK!!!!!!

GABONETAKO 1. POSTAL LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

  • 2019/12/19 |

Oriarten gabonetako 1.postal lehiaketa egin dugu:

Partaideak: 3.mailako ikasleak.      Arloa: plastika

Bozka ematea: irakasle eta langileak.

Helburua: postal irabazlearekin eskola komunitate osoa zoriontzea. Zorion agurra Emailez etxeetara iritsiko da.

Sariak: herriko merkataritza sustatzearren, herriko paper denda batean eskola materialean gastatzeko 3 bono.

         1. postalak: 30 €

         2 .postalaK: 20€

         3. postalak: 15€

IRABAZLEAK:

1. SARIA: MADDI GARCIA MENDIZABAL 3.C

2. SARIA: AMAIA MAZKIARAN GAZTELUMENDI 3.D

3. SARIA: ANE JIMENEZ BELTRAN eta OLAIA URRIZA MARTIN 3.E

                                                                                                      

        

ZORIONAK!!!!!!