Testu liburuak
     Eskuliburua
                           Jangelako menua
                           Argazki bilduma

 

 

 

 

 

 

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

 

2020/2021 BATXILERGOKO AURREMATRIKULA

  • 2020/05/07 |

Oriarte 1. eta 2. Batxilergoan aurrematrikula egiteko epea maiatzaren 11n hasiko da eta maiatzaren 22an amaitu.

Hemen dauzkazue inprimakiak:

BATX 1 AURREMATRIKULA

BATX 2 AURREMATRIKULA

Covid 19 dela eta, edita daitekeen Pdf bat egin dugu: deskargatu, bete eta emailez bidali dezakezue.

Ez da beharrezkoa ikastetxera etortzea. Dena den, behar izanez gero, ikastetxea irekita egongo da egunero 9:00etatik 14:00etara. Oriarteko ikasleek aurrematrikula inprimakia e-postaz jasoko dute. Adi irakurri inprimakian azaltzen diren argibideak.

 

REAL PRISONERS

  • 2020/04/29 |

'REAL PRISONERS', a poem by Ainhoa Heredero Olloquiegui and Nerea Calvo Serrano.

 

'Real Prisoners' du izena Batxilergoko 2. mailako ikasle diren Ainhoa Heredero eta Nerea Calvok idatzitako olerkiak. Bihotzeraino eta baita gogoraino iristen den olerkia da; hunkibera, baina ausarta; goxoa, baina gordina; eta egiz zipriztintzen gaitu ahulenen alde eginez.

Nortzuk ote dira 'Benetako Gatibu' bizi garen mundu honetan Ainhoa eta Nerea autoreen arabera?

Ikus ezazue beren performance zoragarria, eta jakingo duzue! "

Let them free!"

ARGAZKI LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

  • 2020/04/29 |

ZORIONAK TXAPELDUNAK!!!

Zorionak Alazne eta Araitz Ramos !!

Bikote honen 12. argazkia irabazlea izan da Oriarteko oporretako argazki lehiaketan!!

Bigarren eta hirugarren postuan gelditu diren argazkiak hauek izan dira:

2. - 19. argazkia - Araitz Urtiaga Valderrama

3. - 14. argazkia - Nahia Mendiable Larrarte

 

Eskerrik asko zuei eta lehiaketan parte hartu duzuen guztioi zuen lanarekin eta umorearekin etxialdia denontzat arinagoa izaten laguntzeagatik!!

Aupa zuek eta eutsi goiari!!

ARGAZKI LEHIAKETAKO ARGAZKIAK

  • 2020/04/22 |
 

Bideo honetan jaso dira argazki lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak.

Orain aurkeztu direnak botatuko dute zein den onena.

Zorte on!!

 

OPORRETAKO BIDAIEN ARGAZKI LEHIAKETA

  • 2020/04/08 |

Erabili irudimena bidaiatzeko eta bidali argazkia!

LEHIAKETAREN OINARRIAK:

- IKASLE, LANGILE eta FAMILIAKOEK hartu dezakegu parte.

- Argazki bakarra bidali daiteke.

- Bidaltzeko azken eguna:apirilaren 19a.

- Argazkiak helbide honetara bidali beharko dira: marrazketa@oriarte.eus

- Emaila bidaltzerakoan jarri beharreko gaia: "Argazki lehiaketa".

- Argazkiarekin batera zuen datuak bidali(izena, abizena eta gela).

- Irabazlea parte hartzaileek hautatuko dute bozketaren bidez.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!!