Testu liburuak
     Eskuliburua
                           Argazki bilduma

 

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

"XXII. ESKOLA HIZTUN BILA" JARDUNALDIETAN ORIARTE HIZPIDE

  • 2019/11/04 |

Aurtengoan ere, Oriarteko Hizkuntza Normalkuntza Batzordeko kideak Berritzeguneak Ulibarri Programaren barruan antolaturiko Eskola Hiztun Bila jardunaldietan egon gara.

Aurtengo jardunaldia XXIII.a izan da, eta berezia izan da benetan, Lurdex Etxeberria Zarautz eta Iñaki Eizmendi Arsuaga kideei gure eskolako esperientziaren berri eman dezaten eskatu baitiete.

Hala, Lurdex euskara irakasleak eta Iñaki Ebeteko arduradunak gure ikastetxeko gazteek euskaraldian izan zuten esperientzia kontatu dute.

Espero dugu hurrengo urterako gogotsu egotea ikasle guztiak, izan ahobizi ala izan belarriprest.

 

GURASO TAILERRA

  • 2019/11/1 |

Guraso agurgarriok:

BAIKARA guraso elkarteen federazioaren laguntzaren bidez, gure etxeetan oso ohikoa bihurtu den kezka eta gatazka batetaz hausnartzeko aukera izango dugu datorren azaroaren 6an antolatu dugun hitzaldi-tailerrean: gure gazteak aldi berean “4 pantailatan kateatuta!!”

Iaz egindako tailarraren segida izango da, bigarren partea, baino lehenengoan ezin izan bazenuten izan, ez dago arazorik. Horretarako profesional baten laguntzarekin kontatuko dugu, zehazki, Familia Bitartekaritzan aditua den profesionalarekin. Datorren asteazkenean, azaroaren 6an izango den tailerra honakoa da:

GAIA: SAREAN KATEATUTA 2!!!

LEKUA: Landaberri eraikineko musika gelan (Pintore kalea, 2).

ORDUA: 17:30etan.

Zuen interesekoa izango delakoan, jaso gure agurra.

 

G SUITE IKASTAROA

  • 2019/10/31 |

 

Irakaslegoaren formazioaren barruan G SUITE inguruneari buruzko saioak egiten ari gara Oriarten.

 

BULLYING-ARI BURUZKO FORMAZIOA

  • 2019/10/14 |

Guraso agurgarriok:

Gelako guraso bileran aipatu genuen bezala Urriak 15ean, asteartea, arratsaldeko 18:00tan Larrekotxe eraikineko aretoan BULLYING-aren inguruko ikastaroa egingo da.

 

GAILU DIGITALAK ESKURATZEKO DIRULAGUNTZA DEIALDIA

  • 2019/10/12 |

Guraso agurgarriok:

2018-2019 ikasturtean ikasketa-laguntzetarako deialdiko beka bat jaso bazenute, jakin Hezkuntzak bekadun familia bakoitzarentzat ordenagailua erosteko gehienezko 200€ ko diru laguntza ematen dezakeela. Honi buruz, Hezkuntzako web orrialdean argibide gehiago aurkituko duzue.

Eskaera hori egiteko epea urriak 25an bukatzen da. Ordenagailua berria edo 2018ko urriaren 3tik aurrera erosia izan daiteke.