ES | EU
Gobierno Vasco

Wikipediaren arabera, “hezkidetza, baterako hezkuntza edo koedukazioa pertsonak bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den hezkuntza da, hau da, irizpide sexistei jarraiki gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio eta jarrerak kontuan hartu gabe heztea da. (...)”

Horixe da, hain zuzen ere, eskolako hezkidetza taldeak lortu nahi duena. Horretarako, “hezkidetza batzordea” osatu dugu dozena erdi bat irakaslek eta urte osoan zehar hainbat ekintza egingo ditugu, egun esanguratsuetan ez ezik, baita egunerokotasunean ere; izan ere, egunero –egunero landu beharrezko gai transbertsala da hezkidetza.

Horrez gain, bi helburu nagusi ditugu ikasturte honetarako: alde batetik, ikastetxeko autodiagnostikoa egitea; eta bestetik, Larrekoetxe eraikuntzako patioa eraldatzea, patio hezitzaile bihurtzeko.

Parte hartu nahi? Idatzi edo deitu ikastetxera!!

© IES Oriarte BHI
Telefonoa: 943899492 | Telefonoa: 943899494 | info@oriarte.eus