ES | EU
Gobierno Vasco

 

LAGUNTZA

 

 

 

 

 

 

 

Blogak »
UGAITZ AGIRREREN NOBELA LIBURUDENDETAN

 

Aurreko astean elkarrizketatu zuten BERRIA egunkarian Ugaitz Agirre usurbildarra bere nobela “TXIMELETAK BIZKARREAN” argitaratzean. Gure ikastetxeko ikaslea izan zenez, bereziki zoriondu nahi dugu lorpen hau dela medio. Jakin badakigu Historia ikasketak burutzen zituen bitartean literatura saiakera hauekin hasia zela, eta beste hainbatetan ere egunkarietan eta kolaboratu izan duela, baina SUSA argitaletxearen eskutik bere nobela gure liburu dendetako erakusleihoetan ikusteak bereziki poztu gaitu. Animatu zaitezte ba, liburua eskuratu eta irakurtzera . Zorionak Ugaitz eta aurrera literaturaren bidetik.


  • Oharrak
Trackback URLa:

EUSKARALDIA LASARTEN

  • 2018/09/27 |

Euskaraldia hizkuntza ohiturak astintzea bilatuko duen «ariketa sozial» bat da, Euskal Herri osoan zehar aurrera eramango dena datorren azaroaren 23a eta abenduaren 3a bitartean. Dagoeneko 350 dira izena emana duten zazpi probientzietako herriak. Horietako bat, jakina, Lasarte-Oria da.... eta nola ez, gure institutuak ere parte hartuko du ariketa honetan.

INFO+

 

BEKAK 2018-2019

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

© IES Oriarte BHI
Telefonoa: 943372852 | Telefonoa: 943372890 | Fax: 943371678 | info@oriarte.eus