ES | EU
Gobierno Vasco

 

     Eskuliburua
                             Argazki bilduma

 

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

BIGARREN ESKUKO LIBURUEN AZOKA

  • 2019/05/24 |

Oriarte institutuan bigarren eskuko liburuen azoka antolatu du guraso elkarteak.

Datorren kurtsorako, 2019/2020rako, liburuen salerosketari buruzko informazio gehiago ondorengo estekan: informazioa.

Liburuen zerrenda ikusteko klikatu hemen:LIBURUEN ZERRENDA.

 

"HEMENDIK AURRERA" FILMA LASARTE-ORIAN

  • 2019/06/18 |

"Hemendik aurrera" Oriarteko 4G-ko ikasleak egindako film laburra jada denok ikusteko aukera dugu hemen.

Bartzelonako Filmategian eta Donostian Tabakaleran erakutsi ondoren, ekainaren 19an arratsaldeko seiretan Manuel Lekuona kultur etxean Zinema(h)abian programari esker gure ikasleak filmatu duten film laburra ikusteko aukera izango dugu. Animatu!!

 

USE 2019 100% GAINDITU

  • 2019/06/13 |

USE lehen deialdira joan diren Oriarteko ikasle guztiek gainditu dute.

ZORIONAK  GUZTI GUZTIEI !

        

 

MIKEL MARKEZ ETA E√ĎAUT ELORRIETA

  • 2019/06/12 |

Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta musikariek euskal musika garaikidearen historiaren azalpena egin digute DBH 4. mailako ikasle eta irakasleoi. “Baga, biga, higa” hitzaldi musikatuaz gozatu ahal izan dugu gaur goizean Oriarteko areto nagusian.

2018-19 ikasturteari amaiera emateko era benetan berezia eta hunkigarria izan da askorentzat hitzaldi musikatua. Bertan, 1900. urtean Pariseko Expo-an grabaturiko lehen euskal kantaren grabazioa entzun ahal izan dugu guztiok emakume baten ahotsetan: Peio Joxepe.

Frankismotik hasi eta gaur egun arte euskal musikak, hamarkadaz-hamarkada, izan duen ibilbide historikoa azaldu digute, bideo eta kanten bitartez. Ez Dok Amairu, Kortatu, Ertzainak edota Berri Txarrak taldeen kantuak entzun ahal izan ditugu. Bi euskal artistek Laboaren Baga, biga , higa abestiarekin eman die bukaera hitzaldi musikatu zirraragarriari.

        

 

FILM LABURRAREN AURKEZPENA

  • 2019/06/06 |

Oriarteko 4G-ko ikasleak asteartean aurkeztu zuten Bartzelonako filmategian aurtego ikasturtean Tabakalerako Zinema(h)abian programari esker filmatu duten film laburra. "Hemendik aurrera" du izena eta laister izango dugu denok hemen ikusteko aukera. Bide batez bidaia aprobetxatu dute turismo pixka bat egiteko ere. Estrenaldiaren urduritasuna gainditu ondoren primeran pasa omen dute.

     

 

© IES Oriarte BHI
Telefonoa: 943899492 | Telefonoa: 943899494 | info@oriarte.eus