ES | EU
Gobierno Vasco

 

                                  Testu liburuak
     Eskuliburua
                                    Argazki bilduma

 

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

USE 2019 100% GAINDITU

  • 2019/06/13 |

USE lehen deialdira joan diren Oriarteko ikasle guztiek gainditu dute.

ZORIONAK  GUZTI GUZTIEI !

        

 

MIKEL MARKEZ ETA E√ĎAUT ELORRIETA

  • 2019/06/12 |

Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta musikariek euskal musika garaikidearen historiaren azalpena egin digute DBH 4. mailako ikasle eta irakasleoi. “Baga, biga, higa” hitzaldi musikatuaz gozatu ahal izan dugu gaur goizean Oriarteko areto nagusian.

2018-19 ikasturteari amaiera emateko era benetan berezia eta hunkigarria izan da askorentzat hitzaldi musikatua. Bertan, 1900. urtean Pariseko Expo-an grabaturiko lehen euskal kantaren grabazioa entzun ahal izan dugu guztiok emakume baten ahotsetan: Peio Joxepe.

Frankismotik hasi eta gaur egun arte euskal musikak, hamarkadaz-hamarkada, izan duen ibilbide historikoa azaldu digute, bideo eta kanten bitartez. Ez Dok Amairu, Kortatu, Ertzainak edota Berri Txarrak taldeen kantuak entzun ahal izan ditugu. Bi euskal artistek Laboaren Baga, biga , higa abestiarekin eman die bukaera hitzaldi musikatu zirraragarriari.

        

 

FILM LABURRAREN AURKEZPENA

  • 2019/06/06 |

Oriarteko 4G-ko ikasleak asteartean aurkeztu zuten Bartzelonako filmategian aurtego ikasturtean Tabakalerako Zinema(h)abian programari esker filmatu duten film laburra. "Hemendik aurrera" du izena eta laister izango dugu denok hemen ikusteko aukera. Bide batez bidaia aprobetxatu dute turismo pixka bat egiteko ere. Estrenaldiaren urduritasuna gainditu ondoren primeran pasa omen dute.

     

 

USEko EPAIMAHAIA

  • 2019/06/03 |

Oriarte Institutuko 2.Batxilergoko ikasleentzat:

USE FROGA EGITEKO INFORMAZIOA

Epaimahaia: 31

Helbidea: Elvira Zipitria zentroa. Ondarreta ps., 18. Donostia

Eguna: ekainak 5

Ordua: goizeko 8:45etan

Eraman beharreko dokumentuak:

- NAN (edo parekoa)

- Matrikularen gordekina

Informazio gehiago hemen.

 

ESKOLAKO MATERIALA EROSTEKO DIRU LAGUNTZAK

  • 2019/05/31 |

Eskolako materiala erosteko eta Lasarte-Oriako merkataritzan babesa emateko familientzako diru-laguntzen 2019ko deialdia onartu da.

Informazio gehiago hemen.

 

© IES Oriarte BHI
Telefonoa: 943899492 | Telefonoa: 943899494 | info@oriarte.eus