ES | EU
Gobierno Vasco

 

                                  Testu liburuak
     Eskuliburua
                                    Argazki bilduma

 

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

DENOK ANIZTASUNAREN ALDE !!!

  • 2019/05/13 |

Ikastetxeak udalarekin batera ikasle, guraso eta irakasleentzat hainbat ekintza antolatu ditu.

Animatu zaitezte bertaratzea, kalitate eta maitasun handiz egindako lanak dira. Gozatzeko eta ondoren zuen seme alabekin hausnartzeko aukera bikaina baita.

Berdintasuna, Giza Eskubideak eta bakoitzaren identitatea errespetatzea da helburu.

Informazio gehiago hemen.

 

BATXILERGOKO AURREMATRIKULA

  • 2019/05/02 |

Batxilergoan aurrematrikulazioa egiteko epea Maiatzak 2-tik Maiatzak 13-ra izango da.

Informazio gehiago hezkuntzako web orrialdean.

 

KORRIKA TXIKIA

Oriarte institutua korrika txikiarekin bat. KLIKA!!!!

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen.

        
        

 

BIZIKASI FORMAKUNTZA

Formazioaren barruan azken 2 asteazkenetan Bizikasi ekimenaren barruan egin dugu lan irakasleok. Bizikasi ekimenak lagundu nahi du ikastetxeak elkarbizitza positiborako espazio segurua bilakatzea, hau da, inolako jazarpen-egoerarik onartuko ez dutenak. Izan ere, hori lortzea ezinbestekoa da hezkuntza sistemaren xede nagusia betetzeko: ikasle guztien garapen pertsonalean lagundu eta konpetentziak eta tresnak ematea herritar aktibo eta arduratsu gisa parte har dezaten gizartean.

        

 

ATEAK ZABALIK

  • 2019/04/09 |

Kaixo Familiak:

Apirilak 29-an ateak zabalduko ditugu Oriarte BHI-n.

Ikastetxea barrutik ikusi nahi duzuenok ongi etorriak izango zarete. 17:30tan Larrekoetxe eraikineko sarreran elkartuko gara , N1-en alboan dagoen Buenos Aires kalean, ikastetxea ikusi eta zuen galderak erantzuteko.

Animatu zaitezte etortzera!

© IES Oriarte BHI
Telefonoa: 943899492 | Telefonoa: 943899494 | info@oriarte.eus