ES | EU
Gobierno Vasco

 

                                  Testu liburuak
     Eskuliburua
                                    Argazki bilduma

 

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

SUTE SIMULAKROA

  • 2019/03/28 |

Martxoaren 28an, urtero bezala, sute-simulakroa egin dugu institutua hustuz. Nahiko ondo eta bizkor egin dugu. Aurten trikimailu berria erabili dugu , Elkargune Puntuan gela bakoitza bere lekuan lerratu da alfabetikoki eta honela erraz ikus genezake denak bertan gaudela.

Askok txantxa moduan hartzen dute simulakroa, baina ondo egiteak eta ondo barneratzeak geure bizitza eta gure ondoan daudenenak salba ditzake etorkizunean.

Hurrengoan hobeto!

     

 

DBH 3.MAILAKO IKASLEEN GURASOEKIN BILERA

  • 2019/03/20 |

Guraso agurgarriak:

Gutun honen bidez datorren asteazkenean, martxoaren 27an, ikastetxean egingo dugun saiora gonbidatu nahi zaituztegu; gaia ondorengoa da: DBHko 4. mailan dagoen eskaintza akademikoa eta gurasook eduki ditzakezuen zalantzak. Etorri ezin baduzue, aldez aurretik abisatzea eskertuko genizueke.

ORDUA: 17:00etan

LEKUA: Larrekoetxeko Areto Nagusian

Besterik gabe, gure gonbidapena gogoan izango duzuelakoan, agurtzen zaituztegu.

Orientatzailea : Julene Rodríguez

Ikasketa Burua: Arantxa Najera

 

DBH 4.MAILAKO IKASLEEN GURASOEKIN BILERA

  • 2019/03/18 |

Guraso agurgarriak:

Gutun honen bidez datorren asteazkenean, martxoaren 20an, ikastetxean egingo dugun saiora gonbidatu nahi zaituztegu; gaia ondorengoa da: zikloetako eta batxilerretako orientazioa eta suerta daitezkeen zalantzen argibideak. Etorri ezin baduzue, aldez aurretik abisatzea eskertuko genizueke.

ORDUA: 18:00etan

LEKUA: Larrekoetxeko Areto Nagusian

Besterik gabe, gure gonbidapena gogoan izango duzuelakoan, agurtzen zaituztegu.

Orientatzailea : Lola Figueiredo

Ikasketa Burua: Arantxa Najera

 

DBH 4.MAILAKO IKASLEAK EUREKA ZIENTZIA MUSEOAN

  • 2019/03/18 |

Martxoaren 13an Eureka Zientzia Museoan izan ginen 4. mailako ikasleekin.

Fisika eta kimikako ikasleak gustura aritu ziren elektrizitate tailerrean eta erakusketa iraunkorreko jarduera interaktiboak lantzen.

 

IKASKETA BIDAIRAKO ZOZKETAREN IRABAZLEA

  • 2019/03/15 |

Gaur ikasketa bidaia ordaintzeko 4. dbh-ko ikasleek antolatutako 4 pertsonentzako Hernaniko Iparraguirre Sagardotegian bazkariaren zozketa egin dugu. Sarituta atera den zenbakia 2253 a izan da, Unax Ruiz ikasleak saldutakoa.

Saridunak deitu dezala institutora eta eta hitz egin dezala Manu Fontaiñarekin, saria nola jaso behar duen jakiteko.

Zorionak irabazleari eta on egin!

http://www.iparragirre.com

© IES Oriarte BHI
Telefonoa: 943899492 | Telefonoa: 943899494 | info@oriarte.eus