ES | EU
Gobierno Vasco

 

     Eskuliburua
                             Argazki bilduma

 

 

 

Iradokizunak helbide honetan bidera ditzakezue:

info@oriarte.eus

FILOSOFIAKO 4.DBH-KO IKASLEEN IRTEERA

  • 2019/02/20 |

Otsailaren 18an DBH4.mailako Filosofia ikasgaiko ikasleak Donostiako Eureka Zientzia Museoan izan ginen.

Unitate honetan Unibertsoaren jatorria, unibertsoa zer den, ordena-kaosa, mugatua-mugagabea, determinismoa-indeterminismoa gaiak landu ditugu eta klasetan landutako hainbat ideiez hausnartzeko parada izan genuen irteeran.

        

 

MARTXOAK 8 (GREBA FEMINISTAREN EGUNA)

  • 2019/02/19 |

Martxoak 8rako konbokatuta dagoen greba feministaren zergaitien eta helburuen laburpena ondorengo dokumentuan zehazten dira: Martxoak 8

   

 

SANTA AGEDA

  • 2019/02/08 |

Astelehenean gure txikien bisita jaso genuen Landaberri eraikinean ta zein ondo abestu zizkiguten Santa Ageda koplak!

Mila esker ta datorren urterarte!

       

 

BATXILERGOAREN ONDOREN, ZER?

  • 2019/02/07 |

Datorren asteazkenean, otsailaren 13an, Batxilergoaren ondoren, zer? gaiaren inguruko saioa egingo dugu. Informazio gehiago hemen.

 

1.BATXILERGOKO IKASLEAK ARANTZAZUN

  • 2019/02/04 |

Pasa den urtarrilaren 24an, 1. batxilerreko ikasleok Arantzazura txangoa egin genuen; izan ere, bertan sortu zen euskara batua orain dela 50 urte eta ez da makala izan horrelako erabaki batek gure hizkuntza eta kulturari egin dion ekarpena.

Hasierako plana Arantzazu ikusi ondoren Urbiara igotzea bazen ere, eguraldi eskasa zela medio, Oñatira joan behar izan ginen. Hemen argazki batzuk:

       
    

 

© IES Oriarte BHI
Telefonoa: 943899492 | Telefonoa: 943899494 | info@oriarte.eus